Indiako Oil and Natarual Gas Corporationek bi eskaera egin dizkio Arteako (Bizkaia) E&M Combustion ingeniaritza enpresari, aurtengo bigarren seihilekoan 28 erretzaile industrial ipintzeko Gujarateko petrolio plantan, Mehsanan. 1.552 gas eta petrolio putzu daude Mehsanan, eta ONGCren aktibo baliotsuena da; 6.000 tona petrolio eta 530.000 metro kubiko gas sortzen dituzte egunero putzu horiek.
Horrez gain, E&M Combustionek beste bi erretzaile diseinatu eta ekoitziko ditu, baina haiek neurrira eginak. Indiako ONGCrentzat izango da bat, Haryana proiekturako. Bestea Cairn India konpaniarentzat izango da, Rajasthango eremuan dagoen petrolio planta baterako. Oraindik eraikitzen ari dira hura.
Euskal enpresak Indian lortzen dituen lehen kontratuak dira horiek guztiak, baina ez dira azkenak izango seguruenera, Indian azpiegitura finko bat baitauka dagoeneko.