Gaur bildu dira aseguru etxeak eta Aseguru Etxeen Zuzendaritza.Bilera bukatu ondoren, besteak beste, Unespari aseguru etxeen patronalari, EAE Euskal Autonomi Erkideko eta Espainiako beste zazpi erkidegotako aseguru etxeei “bezeroekin sinatutako kontratuak betetzeko” ahalegina egitea eskatu die Ricardo Lozanok, Aseguru etxeen zuzendariak.Grebaren ondorioak “ahal den neurrian murrizten saiatzeko” eskaera egin die Lozanok.
Bide bazterrean dauden autoek jasaten dituzten lapurretei dagokienez, aseguru etxeek kasu bakoitza “banan-banan aztertu” eta bezeroei kalte ordaina emateko “trabarik” ez dutela jarriko adierazi du Lozanok.
Bestalde, “tarifa minimorik ezin daitekeela ezarri” gaineratu du.
garabi gidarien greba
Aseguru etxeeek bezeroi kalte ordainak emango dizkietela erabaki dute
Aseguru etxeak Espainiako Aseguruen Zuzendaritza Orokorrarekin bildu dira eta garabi zaleen grebak sortzen dituen kalteak bezeroei ordaintzea erabaki dute. Era berean, autoak garraiatzeko eta konpontzeko neurriak hartzeko prest daudela adierazi dute. Bestalde, garabi gidarien ordezkariak eta aseguru etxeak bildu dira berriro gaur Espainiako Trafiko Zuzendaritzan. Garabi gidarien enpresek behin eta berriz eskatu dute administrazioaren esku-hartzea greba tekniko honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu