Herrizaingo sailaren arabera, goizeko 05:30ak inguruan izan dira atxiloketak. Fundiciones Ocariz enpresa zaintzen ari zirela, lantegiaren aurrean barrikada bat jartzen eta su ematen ikusi ditu zenbait lagun, eta ertzainek atxilotu egin dituzte. Ertzaintzaren iturrik diotenez, suhiltzaileen itzali behar izan dute langileek piztutako sua.
Bestalde, Ertzaintzak langileak atxilotzea "neurrigabekeria eta oinarrizko eskubideen urraketa" dela salatu du ELA sindikatuak, eta "greba errespetatzeko" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Sindikatuaren arabera, piketea "normaltasun osoz egiten ari zen eta greban ez dauden langileen lan egiteko eskubidea bermatua" zegoen.
Hala, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailari "langileen grebarako eskubidea urratzeari uzteko eta legalki eurenak direla lanak egiteko " eskatu diote.
Lan gatazka
Aske utzi dituzte bart Fundiciones Ocariz enpresaren aurrean protesta egiteagatik atxilotutako lau langileak
Ertzaintzak Aguraingo (Araba) Fundiciones Ocariz enpresaren aurrean bart protesta egiten ari ziren atxilotutako lau langileak goizean utzi dituzte aske. Hala ere, bihar pasatu beharko dute epailearen aurretik. Aguraingo enpresa horretan, lan-hitzarmenaren berritzea dela eta, ezin dute akordiorik adostu zuzendaritzak eta langileak. ELA sindikatuaren ustez, "neurrigabekeria eta oinarrizko eskubideen urraketa" da Ertzaintzak langileak atxilotzea, eta "greba errespetatzeko" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu