Iazkoa «oso urte txarra» izan zen lan sozietateentzat ere. ASLEn bildutakoen fakturazioa 634 milioi eurokoa izan zen, 2008an baino %33,72 gutxiago. Esportazioetan ere jaitsiera handia izan zuten: %22,58koa. «Ez dugu honen parekorik gogoratzen, ez hain handia, ez hain azkarra », nabarmendu zuen atzo Carlos Pujana ASLEko presidenteak, Bilbon egindako agerraldian.
EAEko Lan Sozietateen Elkartea da ASLE. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 686 lan sozietate daude, horietatik 320 ASLEn bilduta. 12,9 langile dituzte batez beste. Lan sozietateen berezitasuna da langileek dutela gizarte kapitalaren gehiena. Merkataritzako enpresak, sozietate anonimoak edo sozietate mugatuak izan daitezke. ASLEk batzar nagusia egingo du gaur, Bilbon.
Krisiak lan sozietateen enpleguan ere eragin du. EAEko lan sozietateek 11.184 langile zituzten iaz, 2008an baino %10,1 gutxiago. ASLEren kasuan, enplegu galera %3,5ekoa izan zen; «datu ona», Pujanaren esanetan. Hala ere, aurtengo lehen datuak negatiboak dira: «Kontua ez da enplegua murriztuko dutela, enpresek egokitzapenak eginak baitituzte; baizik eta ezin dutela iraun»,
ASLEk urte zaila iragarri du aurten enpresa gehienentzat. Hala ere, sektore batzuetan eskaerak %50 igo dira.
ASLEko lan sozietateen fakturazioa %33 gutxitu da
Esportazioen jaitsiera %22koa izan da, eta enpleguarena, berriz, %3,5ekoa elkarteko enpresetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu