Azpeitiko Corrugados fabrika uztailean zen ixtekoa. Jadanik 260 langile kaleratu ditu Gallardo taldeak, eta sindikatuek espero dute gainontzeko 40 langileek kaleratze eskutitzak aste honetan jasoko dituztela. Azpeitiko lantegiko langileek euren egoera azaldu zioten Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakariari, gutun batean; Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateari ere bidali zieten eskutitza. Dauden egoera azaltzeaz gainera, enpresarekin negozia zezatela eskatzen zuten langileek. Hala ere, erantzunik ez dutela jaso salatu dute beharginek.
Langileen borroka ez da kaleratzeekin bukatuko; urriaren 29an erregulazio dosierraren kontrako epaiketa izango dute, eta, ostegunean, sindikatu eta langileak elkartu egingo dira kaleratze eta epaiketaren inguruko azterketa egiteko.