Hego Euskal Herriko lau aireportuetako langileak greba egitera deitu dituzte gaur CCOO, UGT eta USO sindikatuek, Espainiako Gobernuaren pribatizazio egitasmoaren aurka. Hogeita bi greba egun iragarri dituzte aurten, eta horien artean daude urteko opor egun nagusiak, bai Aste Santukoak baita udakoak ere.
Sindikatuek gezurra esatea leporatu diote Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroari eta konponbide bat bilatzeko gai ez dela aurpegiratu diote. AENA aireportuak kudeatzen dituen sozietatearen pribatitazioaz gain, zenbait aireporturi eman zaien kudeaketa baimenak, aireportuen artean egin den mailaketak eta langile guztiek eskubideak eta lanpostuak jasotzen dituen hitzarmen baten eskaerak eraman ditu protesta egitera. Hala ere, sindikatuen buruak gaur adierazi dute Espainiako Gobernuak zentzuz jokatzea espero dutela eta negoziazio mahaia deituko duela.
Bide batez, grebak kaltetu ditzaken herritarrei aldez aurretik barkamena eskatu diete, eta greba deialdia euren lanpostuak babesteko eta zerbitu publiko seguru eta kalitateduna ziurtatzeko egin dutela azpimarratu dute. Sindikatuen arabera, Espaniako Gobernuak onartu duen pribatizazio planak milaka lanpostu galtzea eta hegaldien garestitzea ekarriko du. Hauek dira greba iragarrita dauden egunak:
Apirilean: 20, 21, 24, 25 eta 30.
Maiatzean: 2, 14, 15, 19 eta 20.
Ekainean: 13, 23 eta 30.
Uztailean: 1, 2, 3, 4, 15 eta 31.
Abuztuan: 1, 15 eta 31.