Urteroko joerari eutsiz, aurten ere gora egin du erregaien prezioak, Aste Santuko oporren atarian. Hala, azken hamar egunotan 0,8 eta 1,7 zentimo artean garestitu dira erregai guztiak.
95eko berunik gabeko gasolinak, esaterako, batez beste litroko 1,035 euro balio zuen atzo Hego Euskal Herrian. Orain astebete baino %1,70 eta urtea hasi zenean baino %7,8 gehiago, hain justu.A gasolioaren kasuan, apalagoa izan da azken hamar egunotako igoera, %0,94 inguru garestitu baita. Hortaz, litro baten truke batez beste 0,965 euro ordaindu behar ziren atzo Hego Euskal Herrian; urtearen hasieran baino %5,8 gehiago.Hain zuzen, aipatu bi erregai motak dira Hego Euskal Herriangehien kontsumitzen direnak. Iazko Aste Santuko oporraldiaren atarian ziztuzten salneurriekin alderatuz gero, igoera argia nabarmentzen da. 95eko berunik gabeko gasolina, adibidez, orain urtebete baino %16 gehiago kostatzen da; eta A gasolioa, berriz, %12,2 gehiago.
Petrolioa errekor historikotik gertu
Azkenaldiko mailarik altuenera iritsi dira, beraz, erregaien prezioak. Zehatz esanda, ez ziren hain garesti egon 2005eko urriaz geroztik. Nazioarteko merkatuetan ondasunen salneurriak igotzearen eta azken egunotan petrolioa garestitu izanaren errua ei da, adituen arabera.
Atzo bertan, Brent upela errekor historikotik iragan abuztuan upeleko 68,89 dolarrera iritsi zen oso gertu ibili zen (68,75). Izan ere, merkatuetan ziurgabetasun handia sortzen duten hainbat gatazka geopolitikok indar hartu dute azken egunetan. Horietako bat da Iranek abian jarri duenprograma nuklearra eta eta AEBek herrialde hari airez erasotzearekin egindako mehatxua. Bestalde, oraindik ere, gerrillen erasoak direla eta Nigeriako petrolio ekoizpena etenda dago. Guzti horrek izugarrizko kezka eragiten die herrialde kontsumitzaileei nahiz eta adituen ustez, ezer baino gehiago «erreakzio psikologikoa» izan. Arrazoi horiek tarteko, azken egunotan etengabe garestitzen ari da urre beltzaren prezioa. Dena den, ezin da ahaztu duela hilabete batzuk petrolio upela inoizko salneurri garestienetan jarri zuen faktoreetako bat espekulazioa izan zela, eta aldagai hori euren irakurketetatik ezabatzeko argudiorik oraindik ez dutela analistek.
Aste Santuaren atarian, gora egin du erregaien prezioak
Brent upela 68,75 dolarrera iritsi da eta 68,89 dolarreko errekor historikotik oso hurbil geratu, herrialde ekoizle zenbaitetako ezegonkortasuna dela eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu