Ekonomia

Aste Santuko oporretan Osakidetzak oheen %10 "itxi" dituela salatu du ELAk

Zazpi ospitaletan egin ditu zenbaketak.

2014ko apirilaren 23a
08:23
Entzun

Bi astez, Aste Santuko oporrak tarteko, ospitaleetako oheak ixteko aprobetxatu duela jakinarazi du ELA sindikatuak. Guztira, 619 ohe itxi dituela kalkulatu du, zazpi ospitaletan egindako zenbaketan. "Ohiko langileak ez ordezkatzeko obsesioa du, laguntza beharrak kontuan hartu gabe, eta dirua aurrezteko helburuarekin".

Sindikatuaren arabera, opor garaietan errepikatu egiten da fenomenoa. "Badirudi herritarrek eta oporretan hona etortzen direnek ez dutela gaixotzeko eskubiderik edo ezin direla erabili Osakidetzaren instalazioak bi asteotako lanegunetan". Neguan, adibidez, langileak ez ordezkatzeak larrialdi zerbitzuak saturatzea eta gaixoak korridoreetan geratzea dakarrela salatu du sindikatuak.

Horregatik, Osakidetzari lana ez suntsitzeko eskatu dio batetik, eta langile guztiak ordezkatzeko, bestetik; gaixotzen direnean zein atsedenerako eskubidea baliatzen dutenean. "Ez da posible gizarteak bere gain hartu behar izatea Osakidetzaren murrizketen ondorioak, kalitate okerragoko zerbitzuak jasoz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.