lan istripua

Astelehenean Lasarteko obra batean istripua izan zuen langile bat hil da

Gutxienez 81 lagun hil dira lanean ari zirela aurten Euskal Herrian. Astelehenetik ospitalean zegoen langilea eta atzo hil zen. LABek gertaera salatu du.

2010eko abenduaren 16a
18:45
Entzun
Langile bat hil da astelehenean izan zuen lan istripu batek eragindako zaurien eraginez. Lasarteko obra batean ari zen lanean eta ospitalean bi egun pasa ondoren, atzo hil zen. Lau metroko altueratik erori zen San Pedroren parrokiko atze aldean. Dagoeneko aurten gutxienez 81 langile hil direla jakinarazi du LAB sindikatuak Euskal Herrian. Gogor salatu du gertaera sindikatuak, eta "istorioa errepikatzen" dela ere esan du. Eraikuntza lanetan (AHTren obretan) aurreko astean ere beste hildako bat izan zela gogorarazi du. Azpikontratazioa, behin behinekotasuna, presioa eta beste hainbat faktorek eragindako prekarietateak "bere legea" langileen biziaren gainetik "inposatzen" duela diote LABekoek.

Gemma Zabaleta, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurkako hitzak ere egin dituzte. Izan ere, behar gehien duten pertsonen atzetik gaizkileak balira bezala ibili eta laguntza sozialak kentzen dizkiela esan dute. Horrelako kasuetan, gainera, enpresarien aurka ez duela txintik esaten ere adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.