greziako krisia

Astelehenean zabalduko dituzte Grezian bankuak

Hala ere, egunean ezingo dira 60 euro baino gehiago atera kutxazainetatik. Alemaniako Legebiltzarreko behe ganberak gaur emango dio babesa Greziaren hirugarren erreskate eskaerari. 

Angel Merkel Alemaniako Legebiltzarreko behe ganberan. WOLFGANG KUMM, EFE
2015eko uztailaren 17a
13:11
Entzun

Dimitris Mardas Greziako Finantza ministroaren albokoak egin du iragarpena: astelehenean zabalduko dituzte Greziako bankuak, 19 egunetan itxita izan eta gero. Hala ere, hainbat murrizketekin jarraituko dute; esate baterako, ezingo da egunean kutxazainetatik 60 euro baino gehiago atera.

Dirua gordailuetan gorde zuten herritarrek, ordea, diru hori erabiltzeko aukera izango dute; atzerrian ikasten ari diren ikasleen gurasoek hiru hilean behin 5.000 euro bidaltzeko aukera izanen dute; eta, txekeak kobratzeko aukera izango da astelehenetik aurrera. Grezian oso ohikoa da txekeekin egitea ordainketak.

Bundestagen onespena

Alemaniako Legebiltzarreko behe ganberak, Bundestagek, gaur emango dio babesa Greziaren hirugarren erreskate eskaerari. Gehiengoa ziurtatuta dago, baina espero da Angela Merkel CDU-CSU batasunean askok kontra egitea. Haren aliatu SPDn ere kritikoak azaldu dira, Peer Steinbrueck Finantza ministroa esaterako.

Merkelen gaur beste legebiltzarkideei esan die akordio "gogorra" lortu zutela greziarrentzat, baina baita ere euroguneko gainerako bazkideentzat ere. Izan ere, 86.000 milioi euro eman behar dizkiote Greziari. "Elkartasun ariketa handi bat izan da. Ez dugu soilik Greziari buruz erabaki; Europa indartsu baten alde erabaki dugu", esan du. 

Beste parlamentu batzuek ere onartu behar dute asteleheneko akordioa. Frantziakoak asteazkenean egin zuen, alde handiz gainera, eta Finlandia eszeptikoan ere Legebiltzarreko batzorde batek ontzat hartu zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.