greba orokorra

Atentatua eta desordena publikoa leporatu diete greba eguneko istiluak direla-eta Nafarroan atxilotutakoei

Sei izan dira atxilotuak. Beste bi lagunei "erresistentzia larria" leporatu diete.

2012ko urriaren 12a
17:51
Entzun

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, irailaren 26ko greba orokorraren eguneko gertakariengatik aste honetan atxilotutako sei lagunei desordena publikoa eta atentatua leporatu zaie. Gobernuak bere oharrean dio greba eguneko "erasoetan eta kalteetan" nahastuta daudela. 

Atxilotuetako seitik bostek 19 eta 35 urte bitartean dituzte; bestea adingabea da. Iruñeko, Garesko, Leitzako eta Sarrigurengo bizilagunak dira. Aste honetan atxilotu dituzte, gehienak asteartean.

Horiez gain, Lizarrako eta Aiegiko beste bi lagunei "erresistentzia larria" ere leporatu diete. Horiek ez dituzte atxilotu baina auzipetu egin dituzte eta deklaratzera joan behar izan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.