Irudia.Donapaleu
ATERABIDEA EZIN ATZEMANEZ
Ardi esnearen soberakinari aterabiderik ezin aurkituz dabiltza laborari eta industrialak. Arazo horren segida izan da atzo arratsaldean FDSEA, JA eta ELBko 300 laborarik ardi esnearen sektorearen bilkura oztopatu izana. Sindikalistek salatu dute industrialek esnea inportatzen segitzen dutela, Ipar Euskal Herriko esne ekoizleek soberakinak dituzten arren. Laugarren bilkura dute jada sektoreko enpresek, eta oraingoan, uztailaren 20aren ondotik esnerik ez ekoiztea proposatu diete laborariei. Proposamena errefusatu dute haiek. Lerro hauek idazterakoan, industrialei handik ateratzen utzi gabe, eraikinean segitzen zuten laborariek, gaua han pasatzea erabakita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu