Atxikipena itzuli ez dieten gurasoak «haserre» dira

2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
IRUÑEA. «Haserre eta minduta» agertu zen atzo amatasun laguntzen atxikipenak itzultzeko eskatzen duen guraso taldea, Nafarroako lehendakari Maria Txibiterekin eta Elma Saiz Ogasun kontseilariarekin bildu ondoren. Txibitek eta Saizek azaldu zieten «juridikoki bideragarria» izango den irtenbide baten bila ari direla: «Berme gehien dituena kenkari bidezkoa da, eta ez zergak salbuestea, justiziak itxi egin baitu horretarako aukera». Ezingo dizkietela amatasun laguntzen atxikipenak itzuli, alegia, nahiz eta gobernura heldu aurretik horixe hitzeman.

Aurreko astean, izan ere, Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen guraso taldearen erreklamazioa; epaileen arabera, Nafarroako legean ondo adierazita dago amatasun laguntzen atxikipena ez dagoela salbuetsita errenta zergatik.

Uxue Barkosen gobernuak erabaki zuen atxikipenak ez itzultzea, eta oposizioak gogor kritikatu zuen erabakia; besteak beste, Txibiteren PSNk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.