Ekonomia

Atzeraldia uste baino handiagoa izango dela dio Europako Batzordeak

Europako krisiaren larritasuna onartu du: ekonomia geldi egongo da 2010. urtea arte

2009ko urtarrilaren 19a
16:36
Entzun
Europako krisiaren larritasuna onartu du Europako Batzordeak: ekonomia uzkurtu egingo da aurten, %1,9 Euroaren zonaldean eta %1,8 Europako Batasunean. Ez da haziko 2010. urtea arte. Horrekin batera, defizit publikoa dezente igoko da, %4 inguru, eta horrek arazoak sortuko dizkie EBko hainbat herrialderi.

Lan berririk ez da sortuko, eta horrek langabezia handituko du: %9,3ra iritsiko da eurogunean aurten eta %10,2ra datorren urtean. Europako ekonomia handi guztiek murriztuko dute euren jarduera: Erresuma Batuek %2,8, Alemaniak %2,3, Espainiak eta Italiak %2 eta Frantziak %1,8. Hori bai, 2010erako Espainiak ez beste guztiek hazkunde positiboa izango dutela jakinarazi dute, KPIa tasa positiboetara itzuliko dela (%0,4ko igoera).

Joaquin Almunia Diru Kontuetako Europako komisarioak lasaitasunerako deia egin du: haren arabera, ekonomia suspertzeko planek, finantza merkatuak orekatzeko plangintzek eta interes tipoen murrizketek eragin positiboa izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.