Lan itunak

Aurreakordioa sinatu dute Gipuzkoako gasolindegiek

Hiru urtez lan hitzarmen gabe egon ostean, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta AEGA patronalak gaur sinatu dituzte 2010-2015 bitarterako lan baldintza berriak

Berria.info
2013ko apirilaren 5a
15:30
Entzun

Aurreakordioaren arabera, lan itun berriak sei urteko indarraldia izango du: 2010. urtertik 2015era arte. Alde guztiek sinatu dute inork ezingo duela adostutakoa alde bakarrez hautsi, eta behin hitzarmena iraungitakoan beste bi urtez mantenduko dela hitzarmenaren aplikazioa, ultraaktibitatea alegia. Gainera, 2010etik orain arteko atzerapenak ordaindu egingo dituzte, eta horrela, Gipuzkoako Gasolindegietako langileek ez dute eros ahalemanik galduko. Azken hiru urteetako atzerapenak berreskuratzeak (KPIaren arabera) soldaten %4,8ko iegoera suposatuko du. Datozen hiru urteetan ere KPIaren arabera gaurkotuko dituzte langileen soldatak.

LABen esanetan, "aurreakordio honek erakusten du borondatea izanez gero, inposatutako lan erreformari aurre egiteko aukerak badaudela". ELAk nabarmendu du aurreakordioa langileen borrokaren fruitua dela, eta gaineratu du Espainiako lan erreformaren aurrean beharginak "antolatuta eta borrokarako prest" egon behar direla. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.