Aurreikusi baino %1,5 gutxiago gastatu du EBk
BRUSELA. Europako Batasunak aurrekontuan hitzartutakoa baino 1.796 milioi euro gutxiago gastatu zituen iaz, hau da, %1,5 gutxiago. Diru hori estatuei itzuliko zaie, bakoitzaren errenta nazionalaren arabera. Alemaniak jasoko du diru gehien, 356,7 milioi; Frantziak, 280,1 milioi; Erresuma Batuak, 270,7 milioi; Italiak, 222,7 milioi, eta Espainiak, 153,2 milioi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu