AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK. Euroguneko hazkundea %1,6ra jaitsi du Bruselak

Petrolioa garestitzea, euroaren truke tasa eta kontsumitzaileen konfiantza beherantz bultzatzen ari dira euroaren eremuko ekonomia

JOXERRA SENAR - DONOSTIA
2005eko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Petrolioaren salneurria eta euroaren balioa zama astuna dira Euroguneko ekonomiarentzat. Horregatik,aurreikuspen ekonomikoak moztu behar izan ditu Europako Batzordeak. Udazkenean iragarri zuen aurten %2 haziko zela ekonomia, baina atzo %1,6ra jaitsi zuen datu hori. «Beheranzko hainbat arrisku ikusten dira aurreikuspenetan: petrolioaren prezioaren gorakada, truke tasa gorabeheratsua eta kontsumitzaileen konfiantzaitzaliagoa», argudiatu zuen.

Horrek esan nahi du duela sei hilabete baino okerrago ikusten duela jokaleku ekonomikoa, eta arriskuak handitu egin direla udazkenetik. Hamabi herrialdeek ez dute modurik aurkitzen motelalditik ihes egiteko. Munduko ekonomia %4tik gora eta Estatu Batuak %3,6haztea espero denean, %1,6ko hazkundea espero du Bruselak aurten, eta %2,1ekoa datorren urtean.Egongaiztasuna batez ere petrolioak eragin du. Bruselak egindako kalkuluen arabera, aurten batez beste 50,9 dolar balioko du upelak, eta 46,5 datorren urtean. Udaberritik udazkenera bitartean batez besteko prezioa 52,5era heltzea espero da. «Baina prezioak handiagoak badira, gure hazkunde tasari kalte egingo lioke, eta, alderantziz, apalagoak badira, ondorio onak ekar ditzake», azaldu zuen Joaquin Almunia EBko Ekonomia eta Diru Gaietarako komisarioak.

Antzeko zerbait gerta daiteke euroarekin. Bruselaren aurreikuspen ekonomikoak batez beste 1,31 dolarreko euroan oinarritu dira. Europako enpresek asko esportatzen dute munduko merkataritzaren %18 inguru 2003an, batez ere dolarra erreferentzia nagusi den bi eskualdeetara (Amerikara eta Asiara), eta,ondorioz, truke tasak eragin handia du. Dolarrak ahultzen segitzen badu Euroguneko ekonomiari kalte egin diezaiokeela uste du Almuniak. Estatu Batuetako kontu korronte defizit erraldoia dela-eta, dolarraren balio galera handi batgertatzeko arriskuak «bere hartan segitzen du».Hala ere, euroak badu bere alde ona. Petrolioa garestitu arren, aurten %1,9ko inflazioa aurreikusi du Bruselak, eta 2006an %1,5ekoa. Izan ere, petrolioa dolarretan kotizatzen denez, euro sendoak inflazioa kontrolatzen jarraitzen du. 2004ko urtarriletik petrolioa %90 pasa garestitu arren, oraindik ez du Europako Banku Zentralak interes tasarik igo eta iaz %2,1 garestitu ziren oro har kontsumo prezioak.Beste kezka da kontsumitzaileen konfiantza pattaldu egin dela: «Datu hori baieztatzen bada,kontsumo pribatuaren hazkuntza trabatuko du, eta enpresen inbertsio planak atzera botarazi ditzake». Horregatik, Almuniak irudipena du hurrengo hilabeteetan egoerak okerrera egingo duela, udazkeneko aurreikuspenak gehiago murriztu beharko dituztela. Bestetik, Italiak kezkatuta du Europako Batzordea. Hazkunde tasa txikia du, eta, aldiz, zor publikoa (%105) eta defizita (%3,6)gehiegizkoak dira. «Berehala neurriak hartu beharko dira», esan zuen Solbesek.

-

EBren aurreikuspen ekonomikoak (%)



2005. urtea
HerrialdeaBPGLangabezia Inflazioa Defizit/BPG Zor/BPG
Alemania0,8 9,7 1,3 -3,3 68

Erresuma Batua2,8 4,7 1,7 -3 41,9

Espainia2,7 10,4 2,9 0 46,5

Frantzia2 9,41,9 -3 66,2

Italia1,2 7,92 -3,6 105,6

Eurogunea1,6 8,8 1,9 -2,6 71,7

EB-252 9 1,9 -2,6 64,1

2006. urtea

Alemania1,6 9,3 1,1 -2,8 68,9

Erresuma Batua 2,8 4,7 2 -2,7 42,5

Espainia2,7 10,3 2,7 0,1 44,2

Frantzia2,2 9,1 1,8 -3,4 67,1

Italia1,1 7,7 1,9 -4,6 106,3

Eurogunea2,1 8,5 1,5 -2,7 71,9

EB2,3 8,7 1,7 -2,5 42,5

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.