Aurrekontuak aurkeztuko ditu gaur Jaurlaritzak
GASTEIZ. Datorren urterako aurrekontu proiektua onartuko du gaurko bileran Eusko Jaurlaritzak. Kontu murriztaileak izango direla iragarri du, Idoia Mendia bozeramailearen hitzetan, «gerrikoa estutzeko garaia» delako. Jaurlaritzak jada iragarri du ez duela langile publikoen soldata igotzeko asmorik, Espainian ere hala egingo dutela argudiatuta. Bizkaiko Aldundiak ere gaur iragarriko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu