EKONOMIA

Aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu dute 27ek

Herman Van Rompuyk eman du akordioaren berri, Twitter bidez. 25 bat orduz izan dira negoziatzen. 2014 eta 2020 bitarterako aurrekontuak dira adostutakoak.

2013ko otsailaren 8a
17:58
Entzun

Atzo arratsaldean hasi zen Europako Batasuneko 2014-2020 eperako aurrekontu berriak adosteko goi bilera, eta 25 ordu inguruz negoziatzen aritu ondoren, adostasun batera ailegatu direla zabaldu du Europako Kontseiluko presidente Herman Van Rompuyk Twitter bidez.

Aho batez onartu behar dituzte aurrekontuak. Horrela, Van Rompuyk proposamen bat egin die gaur goizaldean, bi blokeak bat etortzeko. "Lortuta! Europako Kontseiluak hamarkada osorako finantza eginkizun batzuk adostu ditu. Merezi izan du itxarotea", idatzi du Van Rompuyk.

Gastu muga 960.000 milioi euroan ezarri dute; 2007-2013rako baino 34.000 milioi euro gutxiago. 27 herrialdeetako ordezkariak ados jarrita, Europako Parlamentuak onartu beharko du aurrekontu proposamena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.