Kontu Publikoak

Aurrekontuak "gaizki" kudeatzea leporatu dio PPk Gipuzkoako Aldundiari

Larraitz Ugarte bozeramaileak atzo jakinarazi zuen 8,3 milioi euroko superabita izan zuela Gipuzkoak.

2014ko apirilaren 30a
12:50
Entzun

"Ustezko aurrezte horrekin harro agertzea zentzugabekeria da krisi ekonomiko betean eta azken hiru urteetan ekonomia berpizteko eta enplegua bultzatzeko aurrekontuak %70eko murrizketa egin ostean", adierazi du Juan Carlos Canok, Gipuzkoako Batzar Nagusietako PPren bozeramaileak.

"Hori horrela da, nahiz eta urtez urte adabakiak jarri zaizkien eta makillatu egin diren EAJ eta PSE-EErekin akordioak lortuz, emaitzarik gabe", adierazi du Canok. Gainera, PPren ustez, aurrekontuek ez dute "gutxieneko orientazio estrategiko koherenterik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.