1Zorpetzea. Zor publiko orokorrak ezin izango du barne produktu gordinaren %60 gainditu.
2Defizitik ez. Administrazio guztiek kontu orekatuak edo superabita aurkeztu beharko dute. Egiturazko erreformak eginez gero, %0,4ko defizita baimenduko zaie. Defizita egon liteke hondamendiak, atzeraldia, edo aparteko larrialdiak gertatzen baldin badira.
3Gehieneko gastua. Administrazio guztiek gehienez gastatu ahalko dutena ezarri beharko dute legez.
4Hazkundea. Gastu publikoaren hazkundeak ezin izango du gainditu ekonomian espero den igoera.
5Lehentasuna. Interesak eta kapital nagusia ordaintzeak lehentasuna izango du beste gastu guztien aurretik.
6Plan berezia. Helburuak betetzen ez dituen erakundeak urte betean egoera bideratzeko plana egingo du.
7Salbuespen egoerak. Baimendutako defizita bideratzeko plan berezia egin beharko da, neurri zehatzekin.
8Helburuak bete. Zor jaulkipenak baimendu, diru laguntzak eman edo lankidetza itunak sinatu baino lehen helburuak bete direla aintzat hartuko du Espainiako Gobernuak.
9Erantzukizuna. EBk jarritako zigorrak bere gain hartuko ditu defizit muga urratu duen administrazioak.
10Zigorrak. Plan Ekonomiko-finantzarioa betetzen ez duen administrazioak bere BPG nominalaren %0,2ko gordailua egin beharko du. Sei hilabetean helburua bete gabe jarraitzen badu, diru hori isun bihurtuko da. Bederatzigarren hilabetean Espainiako Gobernuaren bisita jasoko du kontuen egoera aztertzeko.
11Aurrekontuak. Ildo nagusiak aldez aurretik jakinarazi beharko zaizkio gobernuari.
12Jaitsiera. Hazkundea dagoen urte guztietan zorpetzea jaitsiko da. %2ko hazkundea bada, bi puntu.
Aurrekontuen Egonkortasunerako Lege aurreproiektua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu