Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak ontzat jo zuen 2019rako Pedro Sanchezek eginiko aurrekontu proposamena. Iazko aurrekontuen aldean, %5,1 handiagoa da gastu publikoa, 472.660 milioi eurokoa; era berean, gobernuak kalkulatu du diru sarrerak %9,2 handiagoak izango direla, 154.675 milioi eurokoak, behin autonomia erkidegoei baliabideak banatu eta gero.
Esate baterako, menpekotasun egoeran dauden pertsonentzako neurrietara bideratutako diru sortak %59ko igoera izango du, 2.232 milioi eurora arte. Edonola ere, herren jaiotako aurrekontu proposamena da, ez daukalako ziurtatuta gehiengo politikoaren babesa Espainiako Kongresuan.
Aurrekontuen proiektua onartu du Moncloak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu