Bilbon egin dute Hego Euskal Herriko hiriburuetako manifestaziorik handiena. Buenok Aires kalea jendez beteta zegoenez, bidean aurrera egiteko arazoak izan dituzte. 17:00etan hastekoa zen martxa berandu abiatu da; 17:40an ibilbidean metro gutxi batzuk baino ez zituen eginda.
Jende uholdea Bilbon @berriapic.twitter.com/fKo6Alz9Ka
— Gotzon Hermosilla (@GotzonH) 2018(e)ko martxoak 17
Udaletxean abiatu eta Jesusen Bihotza plazara ari dira egiten manifestazioa. Ibilbidea beteta zegoen abiatu direnerako. Adin guztietako jendeak egin du bat aldarrikapenarekin. Moyua plazara iritsi direnean, hainbat gazte topatu dituzte bertan, kartelak eskuak, pentsiodunekin daudela esanez. Txalo zaparrada beroak entzun dituzte, etengabe. "Pentsio publikoen alde, hemen gaude", eta "gazteok ere pentsionisten alde" izan dira oihuetako bi. Eskuak igota ere askotan egon dira, "lapurreta" salatuz. Manifestazioaren amaieran, pentsio publikoen sistema "blindatzeko" eskatu dute.
Iruñean eta Donostian ordubete beranduago ziren abiatzekoak manifestazioak, eta haietan ere jendetza handia elkartu da. Aterkipean batu dira Donostian, eta Bilbokoen antzeko aldarrikapenak egin dituzte.
18:51 Donostia#PentsioPublikoDuinak#GuPentsiodunekinpic.twitter.com/7uErY4M4uf
— karmen zabaleta ðŸÂ‚ (@kazabaleta) 2018(e)ko martxoak 17
Iruñean abiatu aurretik egin dituzte hitzaldiak, Gaztelu plaza jendez lepo zela. Manifestazio guztietan egindako eskaerak ekarri dituzte gogora, eta azpimarratu dute, aldarrikapen horiek hainbat pentsamendutako pentsiodunak elkartzea lortu dutela. Pentsioen auzia aberastasun banaketa kontua dela ohartarazi dute: "Arazo politikoa da, ez ekonomikoa". Gainera, mobilizazio gehiago iragarri dituzte, helburua lortu arte ez baitute etsitzeko asmorik.
Gaur egin dituzten lau manifestazioetako aurrenaGasteizen egin dute, eguerdian, eta oso handia izan da. Milaka lagun elkartu dira pentsiogunen aldarrikapenak babesten.
Milaka pentsionista berriro kalean. Bi eskakizun:
— aitor miguel (@AitorMiguelQ) 2018(e)ko martxoak 17
- Rajoy, PP, IPCko igoerak.
- Urkullu, PNV, 1080€ko pentsiotarako osagaia.#PentsioDuinak#GendeaZainduDezagunpic.twitter.com/zCEERSuzE3
Arabako Pentsionistak Lanean eta Por una vida digna plataformek egin zuten manifestaziorako deia. Artiumen abiatu da eta Andra Maria Zuriaren plazan amaitu da manifestazioa, eta Pentsio publiko duinak leloa zuen pankartaren atzean egin dute ibilbidea milaka lagunek , "Ez, ez, ez, murrizketarik ez" oihukatu dute, besteak beste.
Ibilbide osoa jendez gainezka egon da; pankarta bidearen amaierara iritsi denean, amaiera Artiumen zegoen oraindik. Horregaitik, eta jende guztiak entzun zezan, bi aldiz irakurri dute manifestazio amaierako testua. Han, KPIaren araberako igoera aldarrikatu dute, eta "adar jotzetzat" jo dute Espainiako Gobernuak 2018an ezarri duen %0,25eko igoera. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea ere aldarrikatu dute. Eskaerak lortzeko, mobilizatzen jarraitzera dei egin dute, gainera.
Herri batzuetan ere egin dituzte manifestazioak. Esate batereko, Eibarren (Gipuzkoa). Han 3.000 pertsona elkartu dira, antolatzaileen arabera, eta herrian inoiz izan den manifestaziorik handienetakoa izan dela esan dute bertakoek.
Hainbat alderdik eta sindikatuk bat egin dute deialdiarekin. Hala nola EH Bilduk, PSE-EEk, Ahal Dugu-k, Geroa Baik, Ezkerrak, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk... Ordezkaritza zabala izan da manifestazio guztietan. Alderdi politikoez gain, galde taldeak eta talde feministak ere lagun izan dituzte.
Azken bost urteetan pentsioak %0,25 igotzeak eta erosahalmena galtzeak piztu du pentsiodunen sumina. Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak neurri hori aldatzeko asmorik ez duela ziurtatu su aste honetan, eta, gutxieneko pentsioak zein alargunenak igotzeko asmoa adierazi arren, Espainiako aurrekontuak onartzearekin lotu zituen neurriok. Rajoyren hitzek ez dute haserrea baretu, guztiz alderantziz baizik. "Diskurtsoak gu zatitzea nahi zuen. Sinetsita nago indar handiago emango digula kaleko jendeari", esan zuen heregun Bilbon, Andrea Uñak, Bizkaiko Pentsiodunak mugimenduko ordezkariak. "Desmobilizatzea pentsatzen bazuen, kontrako efektua eragin du", esan zuen Manuel Vazquezek, Helduak Krisiaren Aurka plataformako kideak.