Negoziazio kolektiboa

Aurrerapausorik ez da izan Gipuzkoako metaleko bileran

2012ko otsailaren 22a
20:04
Entzun

Hiru astean negoziazio mahaian elkartu gabe egon arren eta tarte horretan binakako bilerak egin arren, aurrerapausorik ez da izan Gipuzkoako metaleko lan hitzarmenaren negoziazioan. Precoren egoitzan bildu ziren atzo arratsaldean Adegi, ELA, LAB, CCOO eta UGTko ordezkariak. Sindikatuek Espainiako Gobernuak indarrean jarritako lan erreformaz baliatu nahi izatea leporatu diote patronalari. Erreforma horren eragina aztertu nahi du Adegik, eta martxoaren 17ra arte ez da beste bilerarik izango.

"Gipuzkoko metaleko lan hitzarmena deuseztu eta Espainiakoarengatik ordezkatu nahi du", salatu du ELAk. LABek ere arriskuan ikusten du Gipuzkoako ituna, eta zein den bere jarrera argitzeko eskatu dio enpresaburuen elkarteari. CCOOren esanetan, negoziazioak  "lan eskubideak ahalik eta gehien murrizteko" erabili nahi ditu Adegik. UGTk patronalari galdetu dio ea enpresa guztiek errespetatuko duten itun berria, erreformak aukera ematen duelako enpresetan hitzarmen propioak adosteko probintzia mailan hitzartutako baldintzak bete gabe.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.