Aurretik esandakoaren halako bi da Madrilen defizita
Madrilgo erkidegoak harro zioen orain arte iaz bera izan zela Estatuak jarri zion %1,3ko defizita bete zuen bakarra. Orain, ordea, datuak berrikusi ditu, eta beste 1.000 milioi euroko zuloa aurkitu du bere zuloetan. Horrenbestez, bere BPGaren %2,2ko defizita izan du, aurretik zioenaren halako bi. Ez da bakarra izan: Valentziak 867 milioi euro handitu du bere defizita, 137 milioi Gaztela eta Leonek, 32 milioi Andaluziak, 17 milioi Murtziak... Guztira, 3.000 milioi euroan handitu da desoreka, eta Espainiako Erresumaren defizita bi hamarren igo da, BPGaren %8,51ra. Asturias ez beste erkidegoen kontuak orekatzeko planak onartu zituen herenegun Espainiako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu