an harremanak arautzeko sistema bat baino zer edo zer gehiago ere bada metalgintzako sektore hitzarmena. Aurrez aurre jarri ohi ditu sindikatuen eta patronalaren arteko indarrak, eta, noizean behin, langileen ordezkarien arteko batasun eta hausturen lekuko ere badira itunen negoziazioak. Langile gehien dituen Euskal Herriko sektorea izanik, agerikoa da bere garrantzia.
Erreferentzia izaera horrek pisua galdu du azken urteotan. Gero eta gehiago dira itun propioak dituzten enpresak eta langileak. Sindikatuen datuen arabera, herrialdeko itunek dagoeneko soilik hamar langiletik zazpiren baldintzak arautzen dituzte zuzenean. Hala ere, ez dira gutxi itunik indarrean ez egotearen ondorioak pairatzen dituzten beharginak. Horrez gain, enpresa askotan, batez ere txikienetan, negoziazio propio hori soldatari, eta, asko jota, lan jardunaldiari loturik segitzen du, eta gainerakoa sektore itunaren bidez arautzen da.Nafarroan izan ezik, antzeko ezaugarriak ditu metalgintzako negoziazioak beste herrialde guztietan. Nafarroan azken itunak UGTk eta CCOOk izenpetu dituzte arloko patronalarekin. Bi sindikatuok gehiengo osoa dute mahaian (%57). Gatazkarik gabeko hitzarmenak izan dira, ez baita sektore mailako grebarik izan azken bi itunen karietara. Hala izango da bolada batez, indarrean dagoen itunak ez baitu 2007ko abenduaren 31a arte balioa galdukoArabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokienez, gorabehera handikoak izan dira oro har. Aurreko negoziazio saiorik handiena 2001ean jazo zen, hiru herrialdeetan berritu behar izan zituztenean hitzarmenak. Lan orduen murrizketa izan zen langileen aldarri nagusia.Araban auziak ez zuen luze iraun. Aurreko urtetik zintzilik zegoenez, CCOOk eta UGTk ez zuten gehiago eutsi, eta eragin mugatuko akordioa sinatu zuten patronalarekin: hiru urteko iraupena, eta lanaldia 27 ordu murriztea adostu zuten, besteak beste. Gehiengoa izan gabe sinatu zuten lehen akordioa ere ez zen izan: 1997an gauza bera egin zuten Bizkaian.Gipuzkoan eta Bizkaian otsailean gogortu ziren jarrerak. ELAk eta LABek pieza mugitu, eta hiru eguneko grebara deitu zuten, CCOOrekin eta UGTrekin batera Bizkaian. Arrakasta handikotzat jo zituzten guztiek, baina batasunak ez zuen iraun. Martxorako iragarritako lanuzteak ez egitea erabaki zuen ELAk, CCOOren eta LABen «alde bakarreko mugimenduak» salatzeko. Azkenean, batasuna lehertu egin zen, eta LABek Bizkaian eta Gipuzkoan sektore itunak hitzartu zituen CCOO, UGT eta patronalarekin. ELA da aspalditik metalgintzan sektore hitzarmenik sinatu ez duen sindikatu bakarra.
Gipuzkoako akordioan, berriro kalapita
Iaz eszenatokia errepikatu zen, herrialde guztietako akordioak berritu behar zirelako. Negoziazioan, gainera, ELA, LAB eta ESKren arteko batasuna islatzea espero zen. Ekainean sindikatu guztiek manifestazioak eta greba eguna batera egin zituzten, armoniatsu. Haatik, ELAk uztailean negoziazioa enpresetara eramateko asmoa iragarri zuen, eta egoera aldrebestu zen.
Ondorioz, Araba eta Bizkaiko hitzarmenak zintzilik geratu ziren, airean. Gipuzkoan, aldiz, iazko abenduan egoera desblokeatu zen, LABek hiru urterako akordioa onartu zuenean, UGT, CCOO eta Adegi patronalarekin adostuta. Berriro ere kalapita izan zuen ELArekin, eta hautsirik zegoen ekintza batasunari azken kolpea jo zion egoerak.
GATAZKA METALGINTZAN. HITZARMEN KOLEKTIBOA
Aurretik ikusitako borroka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu