•Abiatzea. Gasolioa kontsumitzen duten autoetan, motorra piztu eta segundo batzuk itxaron abiatu aurretik.
•Martxak aldatzea. Gasolina motorretan minutuko 2.000-2.500 bira artean; dieseletan, berriz, 1.500 eta 2.000 artean.
•Abiadura. Ahalik eta martxa luzeenak erabiltzea, betiere minutuko gutxieneko bira kopuruaren gainetik. Motorrak minutuko bira gutxiago behar ditu funtzionatzeko, eta erregai gutxiago kontsumitzen du. %10-20 aurreztu daiteke. Abiaduran gorabehera handirik gabe gidatzea komeni da, bat-bateko balaztatzeak eta azelerazioak egin gabe.
•Abiadura moteltzea. Ahal dela hanka azeleragailutik kenduta egitea, balazta zuzenketak egiteko erabiliz.
•Kontrola. Kontsumoa kontrolatu. Erregai biltegia betetzen den bakoitzean aurrekoan botatako erregaiarekin zenbat kilometro egin diren kontrolatzea. Aurrezteko jarrera bultzatzen eta indartzen du.
•Maldan behera. Martxa sartuta eta azeleragailua zapaldu gabe, autoak ez du erregairik kontsumitzen, abiadura orduko 20 kilometro baino azkarragoa bada. Loka-puntuan jaitsita erregai gehiago kontsumitzen da.
•Auto pilaketak. Etengabe azeleratzea eta balaztatzea saihestu behar da.
•Geldialdiak. Minutu bat baino luzeagoa bada, motorra geratu.
•Gurpilak. Presioa kontrolatu. Gurpilek aire gutxiegi badute, errepidea ukitzen duen zatia handiagoa da, eta motorrak indar gehiago behar du autoa mugitzeko eta abiadura jakin batera iristeko.
•Aire girotua. Autoko osagarrien artean erregai kontsumoa gehien handitzen duena da. %25 handitu dezake. Ez jaitsi tenperatura 23-24 gradu zentigradutik.
•Zama. Ahal dela autoaren barruan sartu behar da. Autoaren gainean badoa, hobeto kutxa baten barruan.
•Leihoak. Itxita. Irekita bidaiatzeak erregai kontsumoa %5 handitzen du.
Aurrezteko neurriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu