Enplegua

Aurten egingo da kontratu mugagabe gehien krisia hasi zenetik, Confebasken ustez

Susperraldi ekonomikoa enplegua sortzen ari dela azpimarratu du Roberto Larrañaga Confebaskeko buruak.

Jon Fernandez.
2015eko azaroaren 6a
10:43
Entzun

Larrañagak bere blogean esan du langabeziari buruzko datuak argitaratzen diren bakoitzean "ahots askok" ez dietela kasurik egiten estadistiketako alde baikorrei. "Ez diete erreparatzen langabeziaren beherakadari eta geroz eta okupazio handiagoari, eta kontratu berrien aldi baterakotasunean eta soldaten beherakadan zentratzen dira. Horrela, ondorioztatzen dute euskal langileen artean orokortzen ari dela prekarietatea eta gizartea pobretzen ari dela, baina zifra ofizialek ez diote hori". 

Krisia hasi zenetik kontratu mugagabe gehien sinatuko diren urtea izango dela aurtengoa uste du Confebaskeko presidenteak. Azaldu du euskal enpresetako langile gehienek kontratu mugagabea daukatela, bost langiletatik ia lauk. Aurtengo hirugarren hiruhilekoan 560.000 beharginek zeukaten kontratu mugagabea. Bestetik, Larrañagak azpimarratu du Eustaten arabera lanaldien %83 lanaldi osoak direla, eta soilik %17 lanaldi partzialak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen hileko soldata kostua, gainera, krisi urteetako bakar batean ere ez dela 2.000 eurotik jaitsi nabarmendu du. 

Zazpi urtean 6.500 enpresa desagertu direla gogorarazi du Larrañagak, hamar enpresatik bat, eta EAEko BPGa oraindik ere 2008koa baino %6 txikiagoa dela. Hala ere, susperraldi ekonomikoa enplegua sortzen ari dela defendatu du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.