ekoNOMIA

Aurten ere bere ekonomia %8 haztea da Txinaren helburua

Iaz %8,7 hazi zen hango Barne Produktu Gordina.

2010eko martxoaren 5a
15:15
Entzun
Munduko herrialde gehienek krisi ekonomikoan segitzen duten arren, Txinak hazten jarraitzen du eta aurten bere Barne Produktu Gordina (BPG) %8 hazteko xedea jarri du, gaur Wen Jiabao Txinako lehen ministroak iragarri duenez. Herrialdeko Asanblada Nazionalean mintzatu da Wen Jiabao, eta aurreikuspen ekonomikoak izan ditu hizpide, besteak beste.

2009an %8,7 hazi zen Txinako BPG, eta lehen ministroak esan du aurten antzeko politiko ekonomikoa egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.