Amiantoa

Aurten jadanik lau pertsona hil dira asbestosisarekin

Hilaren 13an Pantaleon G.F zendu zen Bizkaian gaitz profesional horren ondorioz, Asvimie elkarteak ezagutzera eman duenez

xabier martin
2016ko martxoaren 22a
13:39
Entzun

Osasun arloko agintaritzari "isiltasuna hausteko" eskatu die Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak urteko laugarren hildakoaren berri eman ondoren. Pantaleon G.F  Bizkaian hil zen hilaren 13an asbestosisaren ondorioz. 1966 eta 1988 artean hargin gisa aritu zen eta ondoren makinista izan zen Astilleros Españoles enpresan. 2015eko maiatzean biriketan zuen gaitza erakundeek lan mailakoa zela aitortzea lortu zuen. Osalanek egindako txostebak dio Astilleros Españolesen lanean aritu zenean amiantoa manipulatzea egokituko zitzaiola.

Asviamie elkarteak dio Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak "isiltasun konplizea hausteko garaia" dutela amiantoarekin lotutako heriotza epidemiaren aurrean. Urteko laugarren heriotza hau, izotz-mendi baten punta baino ez dela dio elkarteak, eta heriotza asko eta asko isilean gertatzen direla amiantoarekin duten lotura azaleratu gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.