ekonoMIA

Aurten sei mila lanpostu sortzeko asmoz hitzarmena egin dute Nafarroako Gobernuak eta PSNk

Nafarroan 43.000 langabe daude gaur egun. Langabetuen formazioa hobetu nahi dute, herrialdeko enpresak nazioartekotzea, jendea negozioak ipintzera animatzea, enpresa mundua modernizatzea...

2010eko martxoaren 31
19:04
Entzun
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak "anbizio handiko" hitzarmen ekonomikoa sinatu dute gaur Iruñean: aurten bertan herrialdean sei mila lanpostu sortzeko akordioa. Xede hori dute. Nafarroan gaur egun 43.000 lagun daude lanik gabe.

Horretaz gain, krisiari aurre egiteko asmoz 25 milioi bideratuko ditu gobernuak eta "gastu arrunta kontrolatzeko" neurriak jarriko ditu. Nafarroako enpresaburuen elkartearen, eta CCOO eta UGT sindikatuen eskaerak aintzat hartu dituztela esan dute Sanzek eta Jimenezek.

Langabetuen formazioa hobetu nahi dute, herrialdeko enpresak nazioartekotzea, jendea negozioak ipintzera animatzea, enpresa mundua modernizatzea, gazteak laguntzea... Gizarte politikak ere sustatuko dituztela hitz eman dute.

PSN Nafarroako Parlamentuan oposizioan dagoen arren, UPNren gobernuari laguntza ematen ari zaio legealdi hasieratik. "Krisia borrokatzea da hemen garrantzitsua. Badakit [hizarmen] honek hauteskunde kostua izan dezakeela, baina krisitik edo denok irteten gara, edo inor ez da aterako", adierazi du Jimenezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.