Espainiako Gobernuak iazko urrian jarritako PIVE planaren hauspoak eragina izan du 2013ko urtarrileko datuetan. Hego Euskal Herrian 44 auto gutxiago saldu dira urtarrilean iazko hilabete berarekin alderatuta, hots, %1,7 gutxiago. 2012an auto salmenten gainbehera hala ere, nabarmena izan da (-%13,7). Guztira 2.579 auto saldu dira lau lurraldeetan, salmenten beherakada arintzeko balio izan duen kopurua.
Bestalde, Espainiako Gobernuak 150 milioi euroko funtsa jarri du PIVE 2 plana deitu duen ekimenean, eta astelehen honetan bertan jarriko dute martxan. Diru hori agortu arte, auto berria erosi nahi duten bezeroek 2.000 euroko langutza eskuratu ahal izango dute euren auto zaharra trukean utzita; erdia Espainiako Gobernuak jarriko du eta beste erdia auto saltzaileek. Iazko urrian jarri zuen martxan Raxoiren exekutiboak PIVE plana, eta haren barruan 75.000 auto sadu dira. Autoen salmenta horiei esker zergetan eskuratutakoa bezeroen laguntzentarako jarritako funtsa baino handiagoa izan da.
2012ko autoen salmenten gainbehera izugarria apenas gerarazi duen arren, PPko gobernuak laguntza luzatzea erabaki du, besteak beste zergei esker funtsan jarritako 150 milioi euro baino kopuru handiagoa lortuko duelakoan. Hamabi hilabetean edo 150 milioi euroko poltsa hori bukatu arte izango da indarrean PIVE 2.