Larunbatean garabi gidarien lanuztea bertan behera utzi eta gero, auto asko eta asko garabi enpresen gordailuetan pilatzen hasi dira. Usabiaga garabi enpresaren arabera, Donostiako eta Ordiziako hainbat gunetan hasi dira matxuratutako autoak biltzen. Tailerretan auto guztiak jasotzea ezinezkoa denez, autoek gordailuetan denbora dezente pasa beharko dutela azaldu dute Usabiagakoek.
Dena den, autoak konpontzeko lan mordoari aurre egiteko langile guztiak prest daudela adierazi dute tailerretako arduradunek.
ekonomia
Auto asko daude garabi enpresen gordailuetan noiz konponduko zain
Igandetik aurrera, bide bazterrean ziren autoak jasotzen hasi ziren garabi gidariak. Auto asko ordea, garabi enpresen gordailuetan daude geldirik, tailerretara matxurak konpontzera bidali bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu