Auto berria erostea sarituko du Madrilek

2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
MADRIL. Industriaren presioen aurrean men egin, eta auto berri bat erostea berriro saritzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Urriaren 1etik martxoaren 31ra arte —edo 75 milioiren funtsa bukatu arte—, mila euroren laguntza emango dio hamabi urtetik gorako auto zaharra bota eta auto berria erosten duenari. Hori bai, erositako autoak elektrikoa, hibridoa edo kontsumo txikikoa izan beharko du, A eta B mailakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.