Auto merkeagoak erosten ditu aurten jendeak
DONOSTIA. Faconauto auto saltzaileen patronalak emandako datuen arabera, otsailean batez beste 21.455 euro ordaindu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan auto berria erosi zutenek, 2007an baino %4,5 gutxiago. Haren esanetan, saltzaileak «behartuta» daude deskontuak egitera salmentak asko jaitsi direlako. Otsailean, batez beste, 2.428 euroko beherapenak egin zituztela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu