Autoa erosteko laguntza kenduko du Frantziak
PARIS. Auto zaharra kendu eta berria erosteko ematen duen mila euroko laguntza «apurka-apurka» kenduko duela iragarri du Christian Estrosik, Frantziako Industria ministroak. Eperik ez du eman ministroak, baina argi utzi du laguntza hori ez dela behin betikoa. Salmentak bizkortzea lortu du planak, baina Estrosik ez du hain garbi ekoizpena ere handitu ote duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu