Autoen salmenta %5 igo da uztaileko lehen erdian
DONOSTIA. Uztaileko lehen hamabostaldian 1.410 auto berri matrikulatu dituzte Hego Euskal Herrian, iaz epe horretan baino %5,06 gehiago. Auto saltzaileek merkatuaren beherakada iragarria zuten arren, enpresek egindako erosketak %35 igo dira (513), eta horrekin batera, salmenta datu orokorrak. Partikularrek, berriz, iaz baino %6 auto gutxiago erosi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu