Ekonomia

Autonomia erkidegoek zerga tasa baxuagoa ezartzeko eskubidea dutela berretsi du EBk

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak erkidegoei euren lurraldeetan zerga tasa txikiagoa ezartzeko eskubidea aitortu die. Baina sarreren galera konpentsatzeko ezin izango dute estatuaren diru-laguntzarik jaso. Erabaki horrek Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako fiskalitatean eragin zuzena du.

2006ko irailaren 6a
19:41
Entzun
Autonomia erkidegoek zerga tasak murriztu ditzaketela ebatzi du gaur Europkor Batasuneko Justizia Auzitegiak. Hala ere, zenbait baldintza ezarri ditu baxuago jartzeko eskubide hori legezkoa izan dadin.

“Murriztapen hori lurralde bateko agintariek egindakoa izan behar duela” erabaki du lehenik, “Konstituzioaren arabera, estatutu politiko eta administratibo propioa” duen eskualdeak egina, alegia. Halaber, “Estatuko gobernuak ezin izango du murriztapen horretan esku hartu”. Azkenik, gaineratu du “zerga tasa txikitu duen eskualde horretako enpresei zerga baxuagoa aplikatzen bazaie, ezin izango dutela galera konpentsatzeko estatuko gobernuak edo beste lurraldeek emandako diru-laguntzarik jaso”.

Azore uharteetako (Portugal) fiskalitateak, ordea, baldintza horiek ez dituela betetzen adierazi du EBko Justizia Auzitegiak. Portugalek aurkeztutako helegitea atzera bota du horrela Luxenburgok eta Azoreetako fiskalitatea beregain izaten segitu beharko du.

Azore uharteek baldintzak ez bete arren, adituen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako fiskalitatean eragin zuzena du EBren txosten honek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.