ekonomia

Autonomia erkidegoetako aurrekontuak kontrolatuko ditu Espainiako Gobernuak

Aurrerantzean Espainiako Gobernuaren oniritzia beharko dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurrekontuak aurrera ateratzeko. Jaurlaritzak jakinarazi du neurria "kontrol saiakera onartezina" dela.

2012ko urtarrilaren 5a
16:25
Entzun

Espero bezala, defizita kontrolatzeko neurrien artean Espainiako Gobernuak gaur arratsaldeko lehen orduan jakinarazi duenez, autonomia erkidegoetako aurrekontuak kontrolatuko dituela. Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea agertu da neurrien berri emateko. Kataluniako Generalitateak jada esan du "onartezina" dela.

Aurrerantzean Espainiako Gobernuaren oniritzia beharko dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurrekontuak aurrera ateratzeko. Saenz de Santamariaren esanetan, administrazio guztiek bete behar dute defizitaren helburua. "Europako konpromisoa da", esan du.

Krisiari aurre egiteko bigarren neurri sortaren berri ematen ari da Espainiako Gobernua. Egoera uste zutena baino okerragoa dela esan presidenteordeak, eta sektore publikoa txikitu nahi duela esan du, zenbat zehaztu gabe. Zehatu duen neurrietako bat izan da, ordea, zerga iruzurrari dagokiona eta esan du Espainiako Gobernuak 8.000 milioi euro bildu nahi dituela horri aurre eginda.

Jaurlaritzaren desadostasuna

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du ez duela "halako zaindaritzarik" onartuko; "autonomia printzipioaren kontrakoa delako eta Kontzertu Ekonomikoan zehaztutako prozedurak urratzen dituelako". Haren esanetan, bere egiten dituzte legedi konstituzionalak eta nazioarteko hitzarmenek ezarritako aurrekontuetako gastuaren mugak eta defizita eta zor publikoaren gaineko betekizunak"; baina neurri hau "kontrol saiakera onartezina" da. 

Jaurlaritzak adierazi du PPren Gobernuak Autonomia Erkidego guztiak zigortu nahi dituela, kudeaketa arduratsu eta zorrotza egin dutenak eta ez dutenak bereizi gabe; "azkeneko hauetan azpimarragarrienak bere alderdikoek zuzendutakoak". Jaurlaritzaren ustez "edozein kasutan, Erkidego arduragabeenak" zigortu behar lirateke gehien. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.