Duela 9 urte baino 400 langile autonomo gutxiago dago gaur egun Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, UATAE erakundeak ezagutzera eman dituen datuen arabera. Guztira 173.142 langile autonomok dihardute hiru lurraldeotan. Langile autonomoen kopurua gainbeheran dago; 2008an esaterako, 189.796 zeuden.
2011ko urtarriletik 2012ko urtarrilera 2.226 langile autonomok utzi diote lan egiteari (-%1,29). Egoera "dramatikoa" dela dio UATAE elkarteak; "ezinbestekoa da autonomoei laguntzak ematea, euren proiektuak bideragarri izan daitezen".
Araban galdu dira autonomoen lanpostu gehien azken urtean (-%2,22); Gipuzkoan eta Bizkaian 2011ko urtarrilean baino %1,29 langile autonomo gutxiago dago egun.