Fagor Etxetresnak

Auzitara joko dute Fagorren ekarpenen dirua berreskuratzeko

EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak iragarri du salaketak jarriko dituela.

xabier martin
2014ko urtarrilaren 21a
15:52
Entzun

Eroskik bezala Fagor Etxetresnek ere beren zorraren ekarpenak jaulki zituzten 2007. urte artean, eta gaur egun kooperatibak duen konkurtso egoerak ia ezinezko bihurtu du ekarpen horiek erosi zituztenek euren dirua berreskuratzea. Hartzekodunen zerrendan atze-atzean daude, eta ez dute lehentasunik. Egoera hori ikusita, EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak auzitara jotzea erabaki du.

"Hartzekodunen lehiaketa martxan dagoenez, epaitegietatik kanpoko soluziorik ez da posible", dio EKAk ohar batean. Salaketa horiek bankuen aurka jarriko dituzte, haiek saldu zituztelako Fagorren ekarpenak, "modu irregularrean eta hareago, iruzur eginez". EKAren ustez, bankuak "praxi txarrean" aritu ziren produktua eskaini zutenean, "produktu konplexua zelako oso, eta erosleek ez zutelako inbertitzaileen trebakuntzarik". Gainera, kontsumitzaileen elkarte horren arabera, "ez zen produktuaren gaineko informazio ona eman, ez ziren azaldu produktuaren benetako ezaugarriak eta arriskuak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.