Fesurri eman beharreko bederatzi tren makina epez kanpo eman zizkiolako eta horrek "kalte nabarmena" eragin ziolako, 10,6 milioi euro ordaintzera zigortu du Espainiako Auzitegi Gorenak CAF.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak arrazoia eman zion CAFi, baina epai hura atzera bota zuen Auzitegi Goreneko epaile batek. Epaile horren ebazpena berretsi du Auzitegi Gorenak orain. Ebatzi duenez, CAFek ez zituen bete ez hasieran aurreikusitako epeak ezta Gipuzkoako enpresak proposatutako birprogramazio egutegikoak ere.
10,6 milioietatik 9,1 milioi erosleak aurreratutako dirua itzultzeko pagatu beharko ditu CAFek. Gainerako 1,5 milioi euroak kalte-ordain gisa pagatu beharko ditu.