Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du 2013ko abenduan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emaniko ebazpena eta horrenbestez, baliogabetu egin du urte hartako udan Santakarako lantegitik 26 langile kaleratzeko Ibercake enpresak harturiko erabakia.
CCOO sindikatuak jarritako helegite bati erantzunez ebatzi zuen Nafarroako auzitegiak, baina Ibercakek helegitea jarri zion. Gorenak, azken helegite horri erantzunez, langileei eman die arrazoi.
Sindikatua pozik agertu da ebazpenarekin. Beren esanetan, justifikatu gabek lekualdatzeak egin zituen enpresak langileak kaleratzeko.