Corrugados

Auzitegi Gorenak ontzat jo ditu Corrugadoseko kaleratzeak

Gallardo taldeak Corrugadosen Azpeitiko langile guztiak kaleratu zituen, eta Lasaoko 38. Epai hori dela eta, ELA eta LAB sindikatuek "erabakitasunez eta irmotasunez" jokatzeko eskatu die erakundeei.

Corrugados Lasao enpresako langileen agerraldia, Gallardo taldeak 38 langile kaleratuko zituela iragarri zuenean. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
Arnaitz Lasarte.
2015eko uztailaren 27a
13:28
Entzun

Iazko martxoan Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaia berretsi du Auzitegi Gorenak: ontzat eman du Corrugadosen Azpeitiko plantako langile guztiak eta Lasaoko 38 langile kaleratu izana. Gallardo taldeak 2013an aurkeztutako lana erregulatzeko txostena egokitzat jo dute auzitegiek, "arrazoi ekonomiko eta produktiboak frogatu zirelako".

ELAk eta LABek haserre hartu dute erabakia, uste baitute "benetako errealitateari so egin gabe" hartu dela: "Hau egun posible bikatzen da langileria babesik gabe uzteko Espainiak aurrera eraman dituen lan erreformei esker". Ohar batean nabarmendu dute EAEko Auzitegi Nagusiak birritan eman diela arrazoi.

Hori dela eta, erakundeei eskatu die "erabakitasunez eta irmotasunez" jokatzeko, Azpeitiko lantokiak irekitzeko helburuarekin. Sindikatuen iritziz, "etorkizun handia" dute lantoki horiek, eta "erabat bideragarriak" dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.