Iazko azaroan, 2013koan baino %9,4 enpresa gehiago sortu ziren Hego Euskal Herrian, guztira 326, INE estatistika erakundeak jakinarazi duenez. Horietatik bakarra eratu zen sozietate anonimo izaerarekin, gainerako guztiak sozietate mugatu gisa erregistratu baitziren. Batez beste, 37.647 euroko kapitala izan zuten enpresa sortu berriek.
Sortu ez ezik, deuseztatu ere aurreko urtean baino %8,3 enpresa gehiago egin ziren azaroan: 2013an, 132; 2014an, 143. 85ek euren borondatez erabaki zuten jarduera uztea, hamazazpi fusionatu egin ziren, eta gainerako 41ak beste arrazoi batengatik itxi ziren.
INEren arabera, 115ek kapitala hedatu zuten, guztira 252,8 milioi euroan.