Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian azaroan ere gora egin zuen langabeziak. Erkidegoka, Nafarroan igo da gehien, urriko batez bestekoekin alderatuta: %10,26 (2.782 lagun). Araban %8,56 egin du gora (1.107 lagun), Bizkaian %7,85 (3.808) eta Gipuzkoan %7,53 (1.986).
Denera, beraz, 9.683 gehiago.
Espainiako Estatuko erkidego denetan igo da lanik gabe dauden lagunen kopurua. Batik bat, Balear Irletan (%23,10) eta Errioxan (%12,81). Denera, azaroaren bukaeran 171.243 lagun gehiago zeuden langabezian (%6,08 gehiago).
Orain Espainiako Estatuan 2.989.269 pertsona daude beharrik barik, INEMeko bulegoetan izena emanda. Horietatik Hego Euskal Herrikoak 124.906 dira (Nafarroakoak 30.168, Arabakoak 14.042, Bizkaikoak 52.338 eta Gipuzkoak 28.358). Horretaz gain, iazko azarotik 29.706 lagun gehiago daude langabezian (Nafarroan 9.400, Araban 3.568, Bizkaian 11.038 eta Gipuzkoan 5.700).
EkoNOMIA
Azaroan Hego Euskal Herrian 9.683 lagun gehiago zeuden lanik gabe
Urriko datuekin alderatuta, azaroan Nafarroan igo da gehien langabezia: %10,26. Orain Hego Euskal Herrian 124.906 pertsona daude beharrik barik, iazko azaroan baino 29.706 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu