Jose Elorrietak azaroan utziko dio ELAko idazkari nagusi izateari, XII. Biltzar Konfederalean. 1988an aukeratu zuten lehen aldiz Elorrieta ELAko idazkari nagusi izateko -Alfonso Etxeberria ordezkatu zuen-, eta 20 urte egin ditu postu horretan. Adolfo Muñoz izango da haren ordezkoa. Hain zuzen, azaroaren 26an eta 27an egingo dute biltzarra, Bilbon, Euskalduna jauregian.
Batzorde Eragilearen txostena, kongresu-egitasmoa eta Batzorde Eragilearen hautaketa gaiak jorratuko dituzte biltzarrean. Kongresuko aurtengo leloa Langileekin izango da, beharginekiko duten “konpromisoa” nabarmentze aldera.
736 ordezkari bilduko dira: 350 federazio profesionaletakoak, beste 350 eskualde batzetakoak, eta 36 sindikatuaren Nazio Batzordetakoak.
Ekonomia
Azaroan utziko dio Jose Elorrietak ELAko idazkari nagusia izateari
Adolfo Muñozek hartuko du haren postua sindikatuaren XII. Biltzar Konfederalean. Azaroaren 26an eta 27an egingo dute biltzarra, Bilbon, Euskalduna Jauregian. 20 urtean egon da Elorrieta postu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu