Azaroaren 14rako greba orokorrerako deialdia aurkeztuko du bihar ESK-k Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzan eta Nafarroako Gobernuaren Lan Sailean.
"Langabezian den persona bakoitza arrazoi bat da greba egiteko; Euskal Herrian, beraz, 217.892 arrazoi ditugu greba egiteko", adierazi du sindikatuak, eta deialdiaren helburuak zehaztu ditu: esaterako, Espainiako Kongresuak atzera botatzea 2013rako aurkeztutako aurrekontuak, Espainiako eta erkidegoetako gobernuek krisi ekonomikoari aurre egiteko hartutako neurriei "arbuiorik erabatekoena" adieraztea eta horien "izaera antisoziala" salatzea.
Gainera, polítika publikoak "errotik" aldatzera behartzea eta horiek Euskal Herrian erabakitzea nahi du sindikatuak.