Lan istripuak

Azkaratek dio ELAk eta LABek ez dutela "konpromiso handirik" lan istripuen arazoan

Bi sindikatuak ez dira bihar joango Azkarraga Jaurlaritzako Lan sailburuak lan ezbeharrez deitutako bilerara. "Eragile denen inplikazioa behar da", bozeramailearen ustez.

2008ko uztailaren 29a
15:29
Entzun
ELAk eta LABek jakinarazi dute ez direla bihar joango Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak lan istripuez deitua duen bilerara, exekutiboak gai horretan duen jokabidea desegokia dela irizten diotelako, eta gaur Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak kritikatu egin du bi sindikatuek erabaki hori hartu izana. "Oso erosoa da haien jarrera, konpromiso handirik gabekoa, eta ez da eraginkorra", esan du Azkaratek.

Bozeramailearen ustez, ELA eta LAB "automarginatu" egin dira neurri horrekin, eta "lan istripuen kontrako borrokan eragile denen inplikazio serioa eta konpromisoa" behar direla iruditzen zaio. "Erraza da Jaurlaritza kritikatzea, baina neurri eraginkorrak lortzeko modurik onena elkarrekin hitz egitea da, erabakiak denen artean hartzeko".

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusi albokoak atzo zioenez, batzarraren ondotik gaur egungo politika berberarekin jarraituko du Jaurlaritzak. "Gobernu hau ez dago patronalari traba egin diezaiokeen ezer egiteko prest. Patronalak nahi duena ahalik eta denbora gutxienean irabazirik handienak lortzea da, eta Gobernuak horretarako bidea ematen du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.