Azkarragak pentsioekin «jolastea» egotzi dio Lopezi

Gezurretan aritzea leporatu dio Jaurlaritzak PSE-EEri, eta pentsioak osatzeko legea betetzen ari direla ziurtatu du

Mikel Carramiñana.
2008ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko Eusko Legebiltzarrak onartutako legearen inguruan PSE-EEk egunotan egindituen salaketa «faltsuak» ezeztatzeko agerraldia egin zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak. Halaber, Espainiako Gobernuari pentsioen osagarriak «boikotatu» nahia leporatu zion.

Jaurlaritzari pentsioen osagarria emateko eskaerak «azkartzeko» eta «leihatila bakarra» osatzeko galdegin dio asteon PSE-EEk, eta 3.000 lagunek laguntza oraindik ez dutela jaso salatu zuen. Manuel Vigo Jaurlaritzako Gizarteratze eta Familia sailburuordeak atzo gogorarazi zuenez, PSE-EErekin adostu eta Eusko Legebiltzarrean onartu zuten pentsioak osatzeko legea eta laguntzak «normal» kudeatzen ari direla berretsi zuen.

Eusko Jaurlaritzak «inolakoitxarote listarik ez» duela azpimarratu zuen Vigok, pentsioen osagarriak «udalek eta aldundiek zuzenean kudeatzen dituztelako». Eskabideak azkarrago kudeatzeko, gainera, gizarte zerbitzuak indartzeko baliabide ekonomikoak eman dituztela esan zuen. Azkenik, laguntzak emateko arazo gehien dituzten udaletako batzuk Patxi Lopezen alderdiarenak direla adierazi zuen sailburuordeak: «Horietako batzuek esan dute osagarriak ez direla haien lehentasun».

Laguntzaren onuradunei, bestetik, «lasaitasuna» eskatu zien Vigok, PSE-EEk esandakoaren kontra, pentsioen osagarriak eskatzeko eskabidea egin den egunetik bertatik jasoko dutelako, «atzeraeraginezkoa baita, eskatzen den momentutik».

«Madrilen aginduetara»

Azkarragak jokabide «hipokrita eta desleiala» egotzi zion Lopezi,osagarriekin «jolasten» ari delako eta «Madrilen aginduetara» dagoelako. Espainiako Herri Administrazio ministerioak irailaren 15ean idatzi eta Jaurlaritzari aste honetan helarazitako gutun baten bidez, pentsioen osagarriak bezalako laguntzak Gizarte Segurantzari dagozkiola eta, hartara, Espainiako Gobernuaren eskumen direla ohartarazi zioten Azkarragaren sailari.

Sailburuak 20.000 lagunengana helduko den laguntza «boikotatu» nahia deritzo Espainiako Gobernuak bidalitako gutunari. «Gutun hori pentsioen osagarriak bertan behera utz ditzagun eskatzeko lehen urratsa izan daiteke», esan du.

Osagarriak, edonola ere, gizarteratzeko laguntzak direla esan zuen Azkarragak baina Espainiako Gobernuari Gizarte Segurantzaren eskumenak transferitzeko galdatu zion, «haiek baino hobeto egin dezakegulako». Pentsioen osagarriak ere babestu zituen, «Zapaterok agindutako pentsioen igoerak» inoiz ez direlako heldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.